XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Unibertsitatean irakasten du, eta nik Euskal Herriko Unibertsitatearen Donostiako Campusen.

Aurreko etnografiazko egunkariak ederki azaltzen digun elementutariko bat hauxe da: ikerlariek beren ikerlanez barne barnean pentsatzen dutena, profesiozko harremanetatik at aurkitzen direnean.

Apellaniz bere profesiozko harremanetan dabilenean ikerkuntzarekin bat eginik aritzen dela askotan neronek konprobatu dut, batipat berarekin Arenazako haitzuloan aztarnategia aztertzen bere ikasle bezala ibili naizenetan.

Ikerlariak, beraz, bi hitz dauka: bata, profesiozkoa; biga, bizitzazkoa.

Hau da: lehenengoa kanporako da, bigarrengoa, aldiz, barnerako.

Besteentzat bat eta norberarentzat, beste bat, azken finean.

Pertsonaren eta pertsonartearen zientzilariek heuren hitz bikoitzaren kontzientzia zuhurki erabiltzeko ahalegin haundiak egin beharko dituzte, beti.

Are, heuren hitz bikoiztasuna zientziazko ezagupenaren aztergaitzat hartu beharko dute.

Besteak beste, horrek dakarkien ondoriotariko bat zientzigintzaren etikari hertsiki dagokiona da.

Etika horrekin ohartuta etnografiazko egunkarian behatutako guztia jasotzearen aldeko agertzen naiz.

Ikerlan honetan nire pentsabidearen froga ugari agertzen da, hain zuzen.

Trukean, ikerlan hau eta bere antzera egindako edozein irakurtzen duenak ere etikak hutsik egiten ez diola irakurtzera behartua dagoela gogoratzen diot.

Denontzat dena, denon ardurapean gelditzen da.

Baina, pertsonarteko egintza orotan lez, zientzilarien hitz bikoitzaren mailan ere gataska itsasia dago.